NALTE zerbitzuak

Erantzukizun zibileko asegurua

Erantzukizun zibileko asegurua

Aipaturiko aseguruak erantzukizun zibil profesionala bermatzen dio lan-terapeutari, erabiltzaileei edo hirugarren pertsonei eragindako kalteengatik, edota bere lanbidearen garapenean egindako omisio edo akatsen  batetik eratorriak.

Lanbidean diharduten lan-terapeutak, praktika profesionaletik eratorritako erantzukizun zibila gain hartzen duen asegurua izatera derrigortuta daude.

Soilik Administrazio Publikoan lanean jarduten duten lan-terapeutek, ez dute aseguru honen beharrik, arrisku hauek bere gain hartzen dituen aseguru bat dutelako. Hirugarren batentzat  jarduten duten lan-terapeutek, enpresak, erantzukizun zibileko asegurua duela ziurtatu behar dute. Bere kabuz jarduten duten lan-terapeutak dira derrigorrez aseguru hau kontratatu behar dutenak, bestela arau-hauste oso larrian eroriko lirateke.

Premisa hauek kontutan hartuta, erantzukizun zibila asegurua kontratatu behar baduzu, Idazkariarekin harremanetan jarri elkargoko kuotei gehitu beharreko kosturik gabeko COTONA-NALTEa poliza kolektiboari atxikitzeko.